XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KOIPE - Bai, motell. Kukurruku kontua izan ezkero eztiat nik iñork bultz egin bearrik.

EZTI - (KOIPE bizkarrean joaz) Zu zera gizona, zu. Gizonak nortzuek diran garaia danean ezagutzen dira.

APALLU - (Aserrez) Eztiat nik gizontasunik galdu. I abil gizontasuna galduta; ez ni.

KOIPE - Ez adi estutu, kukurrukua ederki joko duan ollarra emen zeukaguta (APALLU'ri artzen dio ollarra).

EZTI - Zurea altzan?
KOIPE - Bai, nerea; emen inguruan danik ollarrik bikaiñena ala ere.

EZTI - Eta ollar onek joko ezpalu?

KOIPE - (Egiñaz) Kukurrukuuuuuu!!!

EZTI - Bejaundeizula! Bikain egin dezu. (APALLU'ri isekaz) Miauuuu!!!

MARI-DOMINGI - (DON PELLO'ren atetik agertuaz) Arratsalde on, guzioi (Otarra bat du).

EZTI - Baita zuri ere, nere izarra.

APALLU - Zer arpegi alde den ori?

MARI-DOMINGI - Bizirik utzi nauanean enaiz aserre!

APALLU - Kapoiak orrela erpakatu?

MARI-DOMINGI @- Kapoiak edo, inpernuko deabruak.

KOIPE - Ezin diteke kapoiak ori egin.

MARI-DOMINGI - Ezetz? Orrek esango dizu.

EZTI - Esan dizkiotet len ere, aizkoraz kapoia il degula.

MARI-DOMINGI - (Otarratik ollarra atera ta erakutsiaz) Ona emen sinestu nai ezpadezute.

KOIPE - Zer...? (Burura eskuak eramanaz) Ai, ene!!

EZTI - (Larriturik) Zer dezu?
APALLU - Zer dek?

KOIPE - (Naigabe aundiz) Nere ollarra!!!

MARI-DOMINGI - Zure ollarra au?
KOIPE - Bai, nere ollarra da. Nere ollarra il dezute.

MARI-DOMINGI - Ezta egia?

KOIPE - Nere ollar gaxoa!

APALLU - Or dekan ori norena dek ba?
KOIPE - Naidoanena nai bada. Agur nere biarko ollar jokoa ta agur nere izen ona ere.

APALLU - (Isekaz) Ja, ja, ja, jaaa. Gaur gabean kukurruku elizan jotzeko danak; biar plaza erdian ere jo dezala. Ja, ja, jaaa.

MARI-DOMINGI - Ezta au zure ollarra; nere nagusiari maisterrak ekarri dioten kapoia baño. Ez al da egia, Ezti?
EZTI - Bai, egia da.